le 5 juin 2009

Euskal herria antola eta zain dezagun

Euskal Herria antola eta zain dezagun !

parenthese-ouvranteNola aurreikusi gure lurraldeak etorkizunerako behar dituen hirigintza eta antolaketa ? Nola zaindu bizi kalitatea, ingurumena, lurralde eta gizarte kohesioa etorkizuneko erronkak lotuz ? Etxebizitza, mugikortasuna, hirigintza motak, jarduera ekonomikoen tokia, hautu energetikoak, gizarte elkartasun eta nahasketak, etab. Horra guziak hunkitzen gaituzten hainbat gai.

Badu zenbait urte jadanik tokiko aginteak biziki mobilizatuak direla gai hauen inguruan. Hala ere, aitzinean ditugun desafioei buru egiteko, beste maila batetara heldu behar dugu, tokiko politika ausarta eta arduratsuak uztartu behar ditugu. Garaia da antolaketa eta hirigintza kultura komun bat sortzeko, garapen iraunkorraren aldeko ikuspegi batekin. Garaia da elkarren artean lurralde dinamiko eta zaindu batetan
hobeki bizitzen lagunduko gaituzten norabide berriak zehazteko.

Lurraldeko erabakitzaile eta gizarte zibila, hemendik 2010eko udara, etorkizuneko antolaketa politiken euskarri komuna osatu eta biharko Ipar Euskal Herriaren aurpegia marraztera lagunduko duen Hitzarmen komun bat diseinatzera gomitatuak dira.

Nahi horrekin, eta Euskal Herria 2020en ildotik, Euskal Herriko hautetsien Kontseiluak, aginte publikoekin, Euskal Herriko Garapen Kontseilua eta Atlantiko eta Pirinio hirigintza Agentziarekin harreman hertsia edukiz, gomita luzatzen dizue lurraldearen antolaketa eta zaintzari buruz eramanen den gogoeta garrantzitsuan parte har dezazuen.

Biharko erronkei aurre egin diezaiegun

Ipar Euskal Herria, Europako garraio eta bidaiari ardatz garrantzitsuenetako baten bihotzean kokatua den lurralde ttipi eta biziki erakargarria da. Tokiko hainbat erronkei aurre egin behar die :

  • Presiopeko biodibertsitatea
  • Errepide saturatuak
  • Lur guti eta kario
  • Hirigintza gaizki antolatua eta bizigune dispentsatua
  • Etxe-bizitzen eskasia batez ere sozialak
  • Ekonomi dibertsitate hauskortua

Ingurumenaren aldaketa sakonek ere Ipar Euskal Herria hunkitzen dute, hara nola :

  • Klima aldaketa eta mutazio energetikoa
  • Biztanleriaren zahartze orokorra
  • Ekonomi birmoldaketa, globalizazioa eta tokiko kokapenaren artean

Gure egitekoa da ?
Elkar adi gaitezen !

Euskal Herria antola eta zain dezagun ekimenaren helburua 2009ko udaberritik 2010eko udara eztabaida publiko zabala abian jartzea da.
Hiritarren arteko foro eta mahainguruak antolatu, lurraldeko gazteak parte hartu arazi, internet eta bideo tresna interaktiboak abian jarri, komunikabideen mobilizatze zabala…  … elkarrekin dugu irudimen handiena lortuko gure etorkizuna diseinatzeko.

2006ko

Apirilaren 10ean - Abian jartze foroa
ETORKIZUNEKO ERRONKAK ETA LURRALDEAREN ANTOLAKETA
Abian jartze foroaren karietara burututako lehen kokapen zehaztapen batetik abiatuz, lurraldea ordezkatzen
duten eragile batzuez osatu talde prospektiboaren betebeharra lurraldearen geroko antolaketarako
norabideak zehaztea da.

2009ko

Irailan - Mahai-ingurua
MARRAZ IEZADAZU BIHARKO EUSKAL HERRIA
Kabinete berezituei Ipar Euskal Herriaren epe ertain eta luzerako antolaketaren gidoiak burutzea eskatu
zaie. Egitasmoaren lehen fasean ateratako erronka handien arabera eraikitzen dituzte haien proposamenak.

2010eko Martxoan - Gidoiak

ETORKIZUNEKO ANTOLAKETA DENEN ARTEAN HAUTATU
Gidoiak eztabaidatuak dira, lurraldearen etorkizunaren ikuspegi komun bat islatzen duen proposamena atxikitzeko gisan.
Lanak eraman ahala ateratako antolaketa printzipio handiak, hautetsi eta erakunde guziak engaiatzen dituen hitzarmen batetan burutuak dira.

2010eko Udan - Ituna

Proiektuaren hastapenean

2006

Euskal Herria 2020 sortzen da, milako bat pertsona baino gehiagoren laguntzarekin. Hiru xede nagusiren inguruan eraikia da : garapen iraunkorra, lurralde elkarrekikotasuna, mugaz gaindiko lankidetza.
Buruturiko lanei esker, lurraldearen diagnostiko sakon bat egin eta 34 ekintzako programa estrategia bat finkatua izan da.

2007

Euskal Herria 2020 proiektua tokiko Agenda 21 gisa onartua da, garapen iraunkor estrategia nazionalaren baitan.

2008

Estatua, Eskualdea eta Departamenduak Euskal Herria lurralde Kontratua izenpetzen dute. Euskal Herria 2020ko norabideak 77 ekintza konkretuen bidez (garapen ekonomikoa, ingurumenaren zaintza, kultura,
saneamendu eta gizarte ekintza, klima plana…) azaltzen ditu. Euskal Herriaren antolaketa iraunkorra hauetariko operazio nagusienetakoa da.

parenthese-fermante3 tresna lurraldearen zerbitzuko

Euskal Herriko Garapen kontseilua / Hautetsien kontseilua eta Atlantikoa eta Pirinioak hirigintza agentziak dute Euskal Herria antola eta zain dezagun ekimena eramaten.

Euskal Herriko Hautetsien kontseilua

1995ean sortua, Euskal Herrian ordezkatuak diren aginte publiko ezberdinetatik (herriko etxe, Kontseilu
orokorra, Eskualdeko kontseilua, Estatu eta Europako Legebiltzar, Estatua) datozen 80 kidez osatua da.
Lurralde proiektua dakar garapen Kontseiluarekin batera eta negoziaketa indar bat osatzen du instituzioen aurrean.
Atlantikoa eta Pirinioak hirigintza agentzia
Audap / Aphi 1998an sortua izan da Estatua, Pirinio
Atlantikoetako departamendua eta Baiona-Angelu-

Miarritze hiri elkargoak bultzaturik. Honen betebeharra da tokiko aginteak laguntzea, hirigintza, lurralde antolaketa eta garapen mailan eramaten duten gogoeta eta estrategian. Berezikiago hiri iraunkorraren aurpegia zehaztera bihurtua da.

Euskal Herriko Garapen kontseilua

1994an sortua, Euskal Herriko ekonomia, gizarte eta kultur eragile nagusiak elkartzen ditu eta 121 kidez osatua da. Lurraldearen garapena orokorra, koherentea eta orekatua izaten laguntzen du bai eta honen antolaketa eta mugaz gaindiko lankidetza ere. Politika publikoak aitzinarazten laguntzeko, eztabaida gunea;
ideia laborategia eta proposamen indar bat da aldi berean.

Euskal Herria antola eta zain dezagun

Europar Batasunak, Estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak sustengatu proiektua.
Europar Batasunak diruz lagundutako proiektua.
Europa Akitanian engaiatzen da eskualdeko garapenerako europar Fondoaren bitartez.
Euskal Herriko hautetsien Kontseiluak animatu duen Gidaritza batzordeak ondoko hauek biltzen ditu :
Estatua, Akitania Eskualdeko Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoa (CABAB / BABHI) ; Euskal Herri Hegoalde, Errobi Aturri, Errobi, Bidaxuneko herrialdea,
Hazparneko herrialdea, Garazi-Baigorri, Amikuze, Iholdi-Oztibarre, Soule-Xiberoa eta Seignanx-eko herri elkargoak ; Baiona hiri eta Landes hegoaldeko LAEko sindikatu anitza, Euskal Herri Hegoaldeko LAE, Baxe
Nafarroa sindikatu anitza ; Gipuzkoako Foru Aldundia ; Euskal Herriko garapen kontseilua.

GURE LURRALDEA ?
DENEN ARTEAN IRUDIKA DEZAGUN

DENEK EKIN DEZAGUN EZTABAIDA SUSTATZEKO
Bilkura publikoetan parte hartuz eta www.lurraldea.net-en

Harremana :
Euskal Herriko garapen kontseilua - Euskal Herriko hautetsien Kontseilua
Platanondoen Etorbidea, 2 - 64100 Baiona
Tel : 05 59 25 38 90 - Faxa : 05 59 25 38 91 - www.lurraldea.net

Conception, Développement : REZO 21 - Graphisme : S.L.